Vistas de página en total

2011-10-04

Urriak 05- CHICAGO ZERUTIK

HELBIDE ELEKTRONIKOAK

Zenbaitzuek blog-ean komentariorik ezin duzuela egin esan diguzue (ai makinaria diaboliko hau...), g-mail kontu bat edukitzea behar da horretarako antza denez. Edozelan ere, hemen gure helbide elektronikoak behar duzuenerako.
Jone Miren: jonemirengoenaga@gmail.com
Andoni: andoni111@euskalerria.org
andoniu111@yahoo.es
Faceboke eta tuiter-en ere bagaude... (nola aldatzen diren gauzak, kamarada!)

WILLIS TOWER

EEBB-etako eraikin altuenean izan gara gaur. 442 metro. Goitik bistak ikusgarriak. Ia are ikusgarriagoa igogailuak hartzen duen abiada. Jesusen ama! Kohete batean bezala igo gera zerura! Bide batez, erdarazko hitzak "rascacielos", benetako zentzua hartzen du hemen. 







Bada, goian, airean zintzilikatutako kristalezko balkoitxo bat. Ziraragarria!!!










(Jone Miren: egia esate aldera, larri ibili da gaur Urzelai... hegazkin bat hartzerakoan bezala izerditu zaizkio eskuak. Eraikina mugitzen sumatzen zuen goian geundenean, jua, jua, jua... eta behera jeitsitakoan sarrerakoak haize egunetan bakarrik "mugitzen" dela esan badio ere, ez dio sinestu).



MERKAT

Baserritarren merkatuak edonon daude. Txikiak dira, baina itxurazkoak. Besteak beste, sekulako sagar aukera. Gringoek jaten dutenari buruzko kontzeptu okerra daukagu. Hemen non aukeratu ugari dago. Jan ditzakezu kriston hamburgesa ederrak edo entsalada mortalak. Fruta eta barazkiak, berriz, nonnahi. Orain boladan daude jaki organiko eta naturalak. Bestalde, jatetxe askotan plato bakoitzaren kaloriak datoz zehaztutak menuan. Ezetz, gringoek ez dutela gaizki jaten, ez guztiek behintzat! Eta baietz, hamburgesak tarteka jateko (dena bezala) izugarri onak direla!












WE ARE THE 99 PER CENT
Occupy mugimenduaren manifestazioa izan da gaur. Berton parte hartu dugu. (Plastatxo gabiz honekin, badakigu, baina bihotzak dio...) Jende gutxi baina kristolako giroa. Demontre, non daude ikasleak? Inmigranteak? jubilatuak? langabetuak? non dago mundua? Egingo dugu datozen egunetan guzti honen inguruan ganorazko hausnarketa. Bitartean, KEEP ON FIGHTING!







LIBURUTEGIA KALEAN

Kuriosoa da hau, guk behintzat ez genuen inoiz ikusi. Hara, liburutegian liburu bat hartu eta kaleko edukiontziotan utzi dezakezu gero. Interesgarria. Horrelako 50-en bat leku daude hirian.




HUGE PUB-S

Kristolako taberna handiak daude hemen. EEBB-n guztia da neurriz kanpokoa. Argazkikoan afaldu dugu bapo. 20 dolar biona zerbezakaz. More tip, nola ez. Dozenaka telebista pantalla (Beisbola eta futbol gringoa uneoro) eta jateko denetarik: bai zopa, bai entsalada, baita menu begetarianoa ere. Asko daude holakoak.


Tipula zopa, oso ona!!!





GETAWAY HOSTEL

Beste hiru egun geldituko gera hemen, urriak 9-arte. Albergea oso leku onean dagoela iruditu zaigu, beraz, norbait Chicagora etortzekotan baldin bada...












1 comentario:

  1. aupa, ikusten nau fotografixetan zerbeziakin afaltzen dozuela, ardaua ez da hortik manejetan? edo garestiegia? ez diñot errioxako salda, hori seguru karue egongo dala, baña bertakorik eskeintzen da?

    eutsi goixai!!! muxuk bikote,
    kris eta aitor.

    ResponderEliminar