Vistas de página en total

2011-10-18

Urriak 19- Coloradotik, Arizonaraaaa!!!

Andoni indartsu, bidaia hasi aurretik. Agur Boulder!!


AIREPORTUEN INFERNUA
Burugabekeria hutsa da aireportuena. Boulder utzi eta abiatu gara DENVER-eko aireportura. Hara, hain barruraino sartu digute beldurra (ikus Naomi Kleinen EL ESTADO DEL SHOCK), sudur puntan jartzen zaiena egitera behartu eta otzan-otzan onartzen dugula guztia. Sekulako ilarak kontrola pasatzeko, katxeoak, eskanerrak... iñundienak, aizue!

Hemen jada, han bezala, airez bidaiatzea infernua bilakatu da. Eta ez du ez buru ez hankarik, tren edo autobusetan ez baitute inolako kontrolik ezartzen. Norbaitek azaldu beharko digu inoiz zergatik diren horren tematiak hegazkina hartzeko orduan eta ez bestelako garraiobidetan...
Berriro aireplanorik ez dugula hartuko egin dugu zin Jone Miren eta biok. Aukeran, trena (tren-zaleak gara). Eta okerrenera, autobusa.



DENVER-go aireportuan aurkikuntza! Erretzaileentzako LOUNGE bat. Eta ez nolanahikoa, aizue, taberna handi eta ondo bentilatutakoa! Hautsontziak eta airea garbi, plazerra. Inoiz inongo aireportutan ikusi gabea, bestalde.


smoker lounge










PHOENIX eta FLAGSTAFF-en arteko bidaia helizeko aeroplano txiki honetan egin dugu. Hegaldi erraza izan da.















Andoni poz-pozik hankak lurrean jarri dituenena. Bukatu dira eguneko izerdi hotzak!!!


AFARIA
Flagstaff-era heldu, erlojua ordu bete atzeratu (Euskal Herriarekin 9 ordutako diferentzia) eta 7.30 etan egin dugu, gosariaz gain, eguneko otordu bakarra. Gosea!!!!




GRAND CANYON OSTATUA
Itxura ona hartu diogu, baina ilunpean iristeak badu bere asuntua...





ZANGOA HEMEN, GOGOA HAN
Atuen Euskal herrian zerbait garrantzitsua gertatzear dagoenaren sentzazioa daukagu. Nahiz eta egia esan, badirudi beti gaudela gurean zerbaiten atarian... Ea ba oraingoan!
Orain, ez da ez hauen interesagatik izango. Jesus!




Kasurik lazgarriena ABC-rena, VOCENTO taldeko egunkaria, Correo, Diario Vasco eta beste hainbat aldizkari eta egunkariren editorea. Zaila da asmatzen zergatik kontsumitzen diren gurean horren ildo ideologiko gaizto eta zitalak dituzten egunkariak...


EEBB-etan euskaldunak nahiko ondo ikusiak gaude orohar. Hainbatek, noski, ez dute ideia zipitzik "Basque Country" horretaz, baina askok bai. Eta horiek espaiñolek ez daukaten kuriositate, sentsibilitate eta begirunea erakusten dute gure hizkuntza eta izaeraz. En fin.


BOULDERRI BURUZ LAU HIRUZKIN
-Hiri unibertsitario eder eta animatua da.
-Aste buruetan oso giro ona sortzen da. Happy hour-ak daude taberna guztietan eta zuzeneko musika hainbat lekutan.
-Mendi bueltak gustoko dituenarentzat oso leku egokia da. Baita eskiatzea gustatzen zaienentzat ere neguan.
-Ondo komunikatua dago EEBB-etako hiri garrantzitsuenekin. 

2 comentarios:

  1. -Kaixo 2koe, zelan hegaldia??? Gu hemen primeran, familia perfect, herria perfect, en fin denok oso ondo gaude eta baita oso ondo daude herriko zuen lagunak eta ezagunak ere.

    Have you got any problem with the language??? We can talk and write in English if you want to improve. I'm not an expert but I'll tell you something. Is very helpful to you to use GOOGLE's translator, of course WORDREFERENCE too. It helps a lot.
    Jarri if you want to meet with David Coverdale you must practice every day a little bit. It's difficult to be related with American people?? I thought that it was easy, I mean...I had heard that Americans are very talkative. You have to take advantage of the situation, is very good excuse to learn the language. Anyway, I'm not tired of repeating the same godam thing. Jone, you take very LOVELY pictures, I enjoy a lot with yours pictures (of course the writing process is wonderfull and very enjoyable) but Jone's PICTURES, argggggggggg!!! Amazing!!!!
    All right, I hope you are enjoying the same as others enjoy with your experience, writings, pictures and EXPERIENCEs.
    Keep Rocking and remember, breathe every istante of your stay in United of America.
    (Gorka eta Eukeneren partez lots of KISSES)
    Igotz.

    ResponderEliminar
  2. Joe Igotz... asko aspertzen al zara etxean? Baietz ematen du... HAU BAI TXAPA! ZE TESTU LUZEA! Kar kar kar
    Oso argazki politak egiten dituzue. Baina nik janariari egiten dizkiozuen argazkiak ditut gustoko! Oso interesgarri eta politak direla uste dut.
    Muxu asko!

    ResponderEliminar