Gaueko ordu bata. Estazioan Los Angeles-era eramago gaituen autobusaren zain. Hauts egindak. Animoz topera. Let`s go. Fremont kalean izan gara gaur arratsalde ia osoan. Kuriosoa.Hemen zenbait argazki heldu ginen egunekoak (egunez ateratakoak) eta gaurkoak (gauez). Toki beretik eginak daude.
Estampa ederrak utzi dizkigu Las Vegas DownTown-eko kale honek. Bai Strip-en eta baita Fremont ere Friki mozorrotu mordoa metro karratuko diru eske.
Imitatzaile musika taldeak ere bai. Ozzy Osburne, esaterako. Talde onak, fundamentuzkoak.
Frank & The Steines, beste talde bat. Kristolako showa:
Fremont kaleko gauza erakargarriena sabaiko pantailla erraldoia da. Ikusgarria benetan. Hemen argazki batzuk eta pare bat bideo. Merezi du ikusteak.
LAS VEGAS-i AZKEN BISTADIZOA...
NO BEERS AT POOL
Gaur zerbeza kaxakin gindoazen pizinara atsaldea eguzkipean han emateko. Ba, hara, harrapatu egin gaituzte! Total, homelessak lez edan izan behar doguz garagardoak kale hutsean! Ailediiii!
HOTELAK
Askok, akaso, zera pentsatuko duzue: ez dago Las Vegasen hotelak bisitatzea baino ezer hobeagorik? Ezer gutxi, aizue. Desertu erdian eraikitako hiri absurdo bat da hau. Eta, bai, hotelen tripak dira ikuskizun bakarra. Arnasa hartzea ez beste guztiagatik kobratzen den hiri honek hori du interes gune bakar. Merezi du, hortaz, berau bisitatzeak? Gure ustez bai, erabat. Disparate hau gatxa da esplikatzen, ikusi egin behar da.
PROPINAK
Harrigarria da EEBB-etan zenbat diru beltz maneiatzen den. Zenbait lekutan (NY, LAS VEGAS), tip edo propinen kontua hain dago normaldua, non miloika dolar ari diren eskuz esku (gure irudipena) deklaratu gabe. Hara, hemengo hoteletan, esaterako, CHECK OUT-a egin eta maletak uzten dituzunean geroago jasotzeko, propina ematen diezu horretan ari diren langileei. Maletak jasotzerako orduan, beste horrenbeste. Bultoko dolar bat ematen dela kontutan hartuta, bota kontuak, milaka pertsona baitira goizeko 11-etarako Check-out egin eta arratsalde edo gauean alde egiten dutenak, edo alderantziz, goiz etorri eta Check-in-a oraindik egin ezin dutenak (arratseko 4-etan normalean). Kontuak atera ditugu, maletak gordetzen dituen batek bataz beste erraz jaso ditzake 500-1000 dolar eguneko. Harrapatu katua! Baina diru beltz horri gehitu taberna, jatetxe, taxista etabarrek jasotzen dituzten propinak... diru beltza metaka! Sistema eroa gero!
FEE
Bide batez, norbait hona etortzekoa bada jakin dezala badaudela hotel batzuk Fee izeneko kuota bat ezartzen dutenak. Eguneko 20 dolar kargatzen dizute kontua "por la face". Guda dabil horrekin Las Vegasen, fee hori aplikatzen ez duten hotelak aplikatzen dutenen kontra ari baitira jo eta fuego. Gu, noski, kuota extra hori kentzearen aldekoak gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario