Vistas de página en total

2011-09-19

Irailak 19 - Harlem follyes







Hey Folks! here we are again. Harlem hartu dugu bizileku. Dawntownetik urrun samar dagoen arren (Metroan ordu laren, busean ordu erdi bat) prezio onargarrian dagoen apartamentu bat lortu dugu (80 dolar), beraz, HARLEM-en bizi gara oraingoz. Ikusgarria da auzoa: black rules!





Egunotan ordutegiak erabat nahaspilatuak dauzkagu. Goizeko seiretarako esnatzen gara Jone eta biok nork daki zein arrazoi nazkagarrigatik, eta noski, gaueko hamarretarako pot egindak amaitzen dugu.








En fin. Atzo Mikel Urmenetaren etxean izan ginen (A ze bistak eta a ze tipoa: pasadizo luzeagoa eskeiniko diogu Kukuxumuxuko sortzaileari hurrengo batean!).








...eta Urmenetak dioenez, New Yorken gauza bitxia gertatzen da: antza danez, espaloiak okertuak daude elurra alde batera erori eta urtu dadin, oso desnibel txikia omen da, baina oinak hautsi egiten ditu. Leher eginda amaitzen duzu eguna horrenbestez, Anboto oin hutsik igo izan bazenu bezala.
New York-ek oso antolamendu urbanistiko erraza omen dauka, ni, ordea, ez naiz aklaratzen. Ez diot usainik hartzen hemengo kale anabasari (eskerrak JoneMiren Livistong bezain trebea den!)
Hamabostenbat egun egingo ditugu hirian (non lo egin aurkituz gero, behinik behin), eta akaso, bertan kokatu gure betirako bizilekua (jeje). Tira, ez. Baina zinez gogoa ematen duela, horren erraz bizi daiteke hemen eta. Izan ere, alojamenduaz gain, hiri merke samarra da New York: jan eta edanak ez du askorik balio eta garraio publikoa (ona eta askotarikoa) ez da garestia. Ikusgarria da hiri hau. Aho zabalik uzten zaituzten horietakoa: hainbeste gauza daude ikusi eta esperimentatzeko...
Bestalde, egonaldi luzeak ematen dio bidaiariari holako patxada gozo bat. Ez daukagu zertan harrapaladan gauzak ikusi beharrik. Gaur Central Parken egonaldia, bihar Broklyn-en, etzi MoMa museora bisita... Zer esango dizuet ba, New Yorkerrak gara! (jiji)
Boteprontotxu bet: Gringoek toki orotan dituzte banderak: soinean, autoetan eta edifiziotan. Eta kuriosoa bada ere, Kubaren antz handia hartzen diot nik alde horretatik. Arrazoi ezberdinengatik bada ere, gringoek ere badute, itxuran, bere naziotasuna erreibindikatzeko beharra. Herrialde ezberdinetatik etorritako etorkinak kohesionatzeko izango da akaso (han ere athletikaz gertatzen den igualtsu?). Nork Jakin. Kuriosoa hala ere.





4 comentarios:

  1. Kaixoo! Lierni, Nagore, Maite eta Luis gara.
    Esan beharra dago, oso ondo iruditzen zaigula, zuen Ameriketako esperientzia gurekin ere banatzea. Oso argazki politak igo dituzue! Bueno, jakin dezazuela, guk egunerokotasunean jarraitzen dugula zuen bloga!
    Oso ondo pasa, eta disfrutatuu!
    Muxu eta besarkada asko.

    ResponderEliminar
  2. Igualmente famili! Gero eta argazki gehiago igoko ditugu. Aspertuko zarete gero! Baino, badakizue zer? Hemen wifia oso leku gutxitan dago eta askotan kosta egiten zaigu. Edozelan be saiatuko ga egunero kronikatxoa idazten. Zertxobaiti buruz ezer berezirik jakin nahi baduzue, esan. Patxo handi handi bat wapos!

    ResponderEliminar
  3. Aupa bikote!
    enekien blogarena. Itzela gero! Ederto baten jarraituko dot. Argi dago ez dala bertan egotea lez, baina badeko bere zera... zuek asko idatzi eta argazki asko igo, ok?
    Umm! internazionalista petoak zuek, New York-en be zapalduekin bat eginda (Urzelai indignauuu!), kar, kar...
    Bueno, mosu handi bat biontzako eta ondo ibili!
    Txiki

    ResponderEliminar
  4. Iepa! Black powerrekin pilak kargetako prest? Zelan da jendea? Ondo moldatzen zarie hizkuntzakin?

    Beno, jarraitu eguneratzen lehio hau nire eguneroko saltsa da eta!

    P.D. Nun dago Tom Cruise eta Minority Reporteko bideoa?

    Zenbat galdera, gaur nabil oso pentsakor.....

    ResponderEliminar