MOMA (Museum of moderm art)
Ez gara gu arte modernoarekin txoratzen saltoka hasten garen horietakoak. MOMA museoko hainbat lan ulertzen saiatu garen arren, askori ez diegu funtsik ikusi. En fin.
koadro monokromatiko hauetako arte ezkutuaren bila...
Holako aurpegiaz gelditu gara hainbat lan ikusi eta gero. Harrapazak Txiribiton!
Hala eta guztiz ere, nola ez, merezi du bisitak. Arte-lan klasiko zein moderno ederrak ere badaude ta!
XELEBREKERIA
Denok dakigu New York (ziutate handi oro) bizitzeko leku gogorra dela. Hara ba, joan den egunean Mikel Urmenetak historio kuriosoa kontatu zigun. Ba omen du Mikelek lagun txinatar pobre bat . Michael da bere izena, Manhatango kanpoaldean bizi da eta ez du sos arraiorik. Kontua da Michael, traje eta gorbata jantzi eta egunero abiatzen dela zentrora. Holako hiri baten beti daude inaugurazio eta opening-ak, ba, hara, Michael hor joaten da pintxo-pintxo parean harrapatzen dituen guztietara. Berton jan eta edaten du, aberats, intelektual eta pelaje guztietako burgesekin batera. Gero buelta etxera, sosik barik baina tripa beteta. Kuriosoa ez?
Txanponaren beste aldean, 5.Avenidako denden luxu eta handitasuna. Mundu ero honen muturreko bi aurpegi kontrajarri.
CHELSEA MARKET - gure azoka.
Ederra da. Bertan erosi dugu gau etxean afaltzekoa: tuna fish, kafea, eta fruta.
CHELSEA MARKET - gure azoka.
Ederra da. Bertan erosi dugu gau etxean afaltzekoa: tuna fish, kafea, eta fruta.
Aupa gaztek:
ResponderEliminarzer berri Washington alde horretan?
Gaur lankide bati zuen bloga erakutsi diot eta izugarri gustatu zaio: pedazo de blog esanez joan da...
Beno, ondo segi eta jardun horrela zuen berri ematen.
Heldu berri, ondo. Honek NY-aldien lasaia emutejok. Asier, por tzierto, hemen Brasilen baino eguraldi hobea egiten dik. Neskatoak ez hain ederrak akaso... baina tira (jeje). Patxuk konpai!
ResponderEliminarPD: Ea noiz presentatzen didazun Bahía-ko zure neskalaguna!
Há que ver como gostas das mulheres brasileiras e seus cus!!