Vistas de página en total

2011-09-25

Irailak 26 - DENETARIK PIXKA BAT

WALL STREET-EN PROTESTAK


2.Astez Kapitalismo basatiaren aurkako protestak egiten ari dira Wall Street-en. Atzo 100-dik gora lagun atxilotu zituzten. Polizia eta sekretaz josita dago inguru osoa. Guztira 500-en bat ekintzaile dira modu permanentean han bilduta daudenak. 






Bigarrenez joan ginen atzo elkartasuna adierazi guran. Gu moduan zientoka pertsona ere bai. Poliki poliki bada ere, hasi dira behar bezala antolatzen (bazkariak, kanpina,komunikazioa) eta lo ere berton egiten dute.

Asko ez dira baina jende ugari gerturatzen da bertora, eta hori, hemen, emozionantea eta txalogarria da. !KEEP ON FIGHTING!







HARLEM-en MEZA

Meza Gospel horietako batean ere izan ginen atzo. Bai jauna, honaino etorri behar eliza zapaltzeko, aiaiai! 


Argazkikoa da eliza. Barrenean ezin da argazkirik atera. Meza bera, espiritualtasunez betetako ANTZERKI, MITIN edo BUDU saio baten antzekoa da. Emozionantea edo erridikulua, ez dakit ba zer esan. Biak batera, akaso. Alaia, edozein modutan. Kantuz betia. 

Por tzierto, hemengo elizatan ez dago gureetan dagoen parafernalia guzti hori (Kristo gurutzean, kandelabroak..etb)


JONE ETA KATAGORRIAK

Hamelingo Flautistaren gisan dabil Jone Miren. Katagorriak erakartzeko sekulako kapazidadea, aizue! Honoko hau BRODWAY kalean bertan. Harrapazak Txiribitón!



MADISON SQUARE GARDEN obratan dago (kagonla). Sekulako gogoa nuen horren leku mitikoa barrenetik ikusteko (hainbeste kontzertu gogoangarri!)



NAN-a zerbeza edateko.

Hala da, hainbat lekutan zerbeza eskatu eta NAN-a eskatzen dizute 21 urte dituzula zihurtatzeko. Legea betetzeko egiten dute soilik, noski, baina pozgarria ere suertatzen da batzuetan. Hain gazte ikusten ote gaituzte? Ay gringo hauek...






Ah, kalean ezin da alkolik edan baldin eta botilla tapatuta ez badago, eta likor dendatako erakuslehioetan ere botilla hutsak erakusten dituzte. Ezin omen, legez, betiak erakutsi.





EAST VILLAGE ETA CHELSEA asko gustatzen zaigu bioi.


Jatetxe japoniar jan genuen atzo. SAN MARKS auzoan dago.
Arrain gordina eta sushia izan ziren atzoan.












Badaude baita zenbait VINTAGE eta PUNK denda ere. (Kontuz, hau ez da Londresko CANDEM TOWN).


Chelseako zenbait jatetxeri bistadizoa emateak merezi du. IMPRESIONANTEAK dira (izugarriak eta eleganteak). Hori bai, imaginatzerik ere ez dugu gura zenbat balio dezakeen holako baten jateak...

No hay comentarios:

Publicar un comentario