HAMABOSTEAN BEHIN ABIATZEN NAIZ, LABANDERIARA...
Arropa gutxi ekartzeak horixe du...
CHINESSE POWER!
Atzo, San Genaro jaia Little Italin.
Lehen, Little Itali auzo handi bat zan. Gutxika gutxika, ordea, CHINATOWN-ek pusketak jan dizkio ta gero eta txikiagoa da. Ikusi dezakezuenez, polizia ugeri ezkinatan (tamalez, New York-en polizia eta kamera polizial asko dago).
CHINATOWN izugarria da, eta txinatarren imperio eta indarra, harrigarria. Etorkizuna irabazten ari dira pausoz pauso eta dolarrez dolar (txinoen esku dago hainbat Estaturen zor publikoa).
Amazing 66 - Bazkariak txinoa behar zuen atzokoan. Sukalde Kantonesa duen jatetxe batean: zerbeza txinoa (nola ez!!!), zopa eta ahate errea. Oso ona dena... eta ezin asmatu palilloekin!!!
Amazing 66 - Bazkariak txinoa behar zuen atzokoan. Sukalde Kantonesa duen jatetxe batean: zerbeza txinoa (nola ez!!!), zopa eta ahate errea. Oso ona dena... eta ezin asmatu palilloekin!!!
CHELSEA boladako auzoa da orain New Yorken.
Jatetxe eder, izugarri eta garestiak daude berton. Baita denda Coolenak ere, kristolako loft-etan eraikiak. Merezi du inguru horretan bueltatxo bat emateak (ezinbestekoa CHELSEA MARKET-a), taberna itxuroso ugeri eta jatetxe sofistikatuz betea dago auzoa.

Azpian, GUITAR CENTERra.
Ikusgarria benetan. Ehundaka kitarra, bateria eta instrumentu. Musikoentzako zoramena.
Ikusgarria benetan. Ehundaka kitarra, bateria eta instrumentu. Musikoentzako zoramena.
BITXIKERIAK
Ah, duela gutxi Manhatanen motorrik ez zegoela genion. Atzo justu, pare bat dozena harrapatu genituen pasiadan genbiltzala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario