Hiri lasai eta ederra da Washington dc. Etxe ez oso altuak, parke ugeri, etorbide zabalak, monumentu eta unibertsitate izugarriak... En fin, New York marte eta hau, jupiter.
WHITE HOUSE
Monumentutan lehena, noski, Etxe zuria.
Espioi txinatarrak non nahi. Plazoka erosten ari diren etxeari bistadizoa ematen, akaso? Tiemblaaaa Obamar!
Michele Obamaren baratza. Ondo begiratuz gero kokotea ikusten zaio, hor baitabil makurtuta letxugak biltzen...
WASHINGTON MONUMENT
Atragantatu egin zitzaigun piruloa. Artillero dale fuego...
TOMAS JEFERSON MEMORIAL
WORLD WAR II MEMORIAL
LINCOLN MEMORIAL
Obratan daude orain lehen lakua zegoen lekuan. Pena da, espazioa izugarria baita. Goian Abraham Lincoln-en eskultura. Hainbatek filmetan ikusi duzue seguruenik (planeta de los simios...) Manifa errealdoiak ere egin dira inguruan.
SI VIS PACEM, PARABELLUM!
Kuriosoa da munduko herrialderik gerreroenak pakerako institutoa edukitzea... Harrapatu katua!
HOMER HOUSE
DUPONT CIRCLE
Inguru horrek Ipar europako herrialdeak gogoarazten ditu. Leku aproposa afaldu edo tragoxka bat hartzeko.
Libreria asko daude. Kindle Amazonen irakurgailu digitalak asko ikusten dira, baina ala eta guztiz ere, liburudenda ugari dago, eta guztiak ere izugarriak dira.
Jone Mirenek eskuan duen aparatuak abisatzen dizu noiz dagoen zure eskaria prest tabernan. (Piztu egiten da katxarroa).
EGURALDIAZ BORROKAN
Zerua urdin eta gu aterkiaz, memeloak bezala. Behar ez denean atera eta behar denean etxean uzten dugu. Pello zabala, non hago? Hire predikzioak behar dizkiauuu!
Zerua urdin eta gu aterkiaz, memeloak bezala. Behar ez denean atera eta behar denean etxean uzten dugu. Pello zabala, non hago? Hire predikzioak behar dizkiauuu!
TABA-KOMEDIAK
Washington aldez alde zeharkatu dugu liatzeko tabako bila. Bati galdetu eta uff, holakorik hemen ez dagoela, puro denda (CIGAR CENTER) batean galdetu eta hiriaren bestaldean badela halako antro bat non... eta blabla. Ba hara non aurkitu dugun azkenean, supermerkatuan! Eta ez edonon, gainera, medikamentuen sailean aizue! Farmazian, alegia. Helduxok horri, Filemon!
FERRÁ ADRIÁ
FERRÁ ADRIÁ
Gauean Ferrá Adriá sukaldari katalanak José Andrésekin batera GEORGE WASHINGTON unibertsitatean eman duen hitzaldian izan gera.
Mila eta bosteun entzule eta guztiak ere txundituta. Harrigarria da gero Katalanak munduan duen ohiartzuna! Datorren domekan Michael Moore izango da leku berean. Lastima. Gu Chicagon gara eta.
Mila eta bosteun entzule eta guztiak ere txundituta. Harrigarria da gero Katalanak munduan duen ohiartzuna! Datorren domekan Michael Moore izango da leku berean. Lastima. Gu Chicagon gara eta.
Hitzaldiaren bukaeran... datorren urte hauetan zer egin behar duen azaldu du. Interesantea benetan, eta "berria" nola ez!!
Hemen, NY-en bezala, egunero dago zerbait. Gaur, esaterako, Elvis Costelloren kontzertua dago, eta bihar, berriz, Pat Methenyk jotzen du. Ay, dirua kontrolatu beharrik ez bagenu....
No hay comentarios:
Publicar un comentario