Vistas de página en total

2011-09-22

Irailak 22 - New York, New Yooooooork

NEW YORK NIGHTS. SOMOS TODO LO QUE NOS PASA.




Atzo Mikel Urmenetarekin (www.kukuxumusu.com) afaldu genuen jatetxe japoniar baten. Imaginatuko duzuen bezala, Mikel (10 urte daramazki berton) anfitrioi ezinobea da holako hiritzar batean egoki manejatzeko.








Afaldu aurretik, COYOTE BAR pelikulan agertzen den moduko taberna batetan izan ginen, "Hogs & Heifers" (859 Washington Street). Leku kuriosoa, aizue. Kamarerek barra gainean egiten dute dantzan eta publikoko emakumeek, berriz, bularretakoa kendu eta barra atzeko hormara botatzen dute. Zientoka daude.




MATSURI-n afaldu genuen (leku gomendagarria) Mikelen lagun Nana eta Alexis-ekin. 


Afalostea CHELSEA ETA EAST VILLAGE-n eman genuen. Taberna ugari daude eta denetarikoak: merezi du han galtzeak. JOSE ANDRES sukaldari españarrarekin elkartu ginen han. Mikelen oso laguna da tipoa, eta hura bezala, espeziala. Hemen parrandako zenbait irudi.  











BURU-HAUSTEAK

Hona hemen nere azken egunotako zenbait burujan:

1/Hirietako metroak badira bertan bizi dinenen erradiografia nahiko fidela. Hasteko, niri beti eman dit holako melankolia puntu bat. Hemen azpian begiradak triste samarrak dira gehientsuenetan: akituak, etsiak. Bakoitza norbere kasara dijoa (aurikular edo liburutan iltzatuta gogoa eta ametsa) inguruekoengandik aislatu guran bezala. Ustekabean begiradek estropozu eginez gero ihesera doaz ti-tau batean lotsaz moduan, norbaiti aurrez aurre begiratzea norbait hori biolentatzea balitz bezala. 

2/Ezagutzen ditudan beste hiri batzuetako hiritarrekin alderatuta (LONDRES-koekin, esaterako), hemengoak estetikoki pobreagoak iruditzen zaizkit (baita materialki ere seguruenik). Apenas ikusten den mutilik belarritakoekin eta denak janzten eta orrazten dute igualtsu. Ez dakit praktikotasun hutsagatik den ala berez Gringoak pobreagoak direlako, baina kontua da hemen jendeak ez duela erakusten Londreskoen sofistikazio eta itxura modernorik. Non da New York-eko gaztedi Gotiko, punk, heavya?

3/Distantzia oso gauza kuriosoa da. Norbere bizilekutik milaka kilometro aldendu eta badirudi egunero egunero gauza piloa gertatzen ari dela bat-batean (Rafa diez atxilotu,kukutza deuseztu...)Jesus! Euskal herrian nengoela egun guztiak igoaltsuak zirenaren sentsazioa neukan: betiko tirabira politikoak, betikoenen ahotan. Hona etorri, eta badirudi gauzak abiadura supersonikoan gertatzen ari direla han. Askotan esaten da distantziak tranzendeltasuna kentzen diela akontezimenduei, ba hara, ez dakit ba nik aldrebes ez ote den...

No hay comentarios:

Publicar un comentario