Vistas de página en total

2011-09-24

Irailak 24 - WE ARE SINGING IN THE RAIN (a ze erremedio!)


Itotzearainoko euria ari duenez, MET-era (Metropolitan Art Museum) jo dugu. Jendea tontoa ez denez, eta denoi gauza igualak egitea okurritzen zaigunez, lekua leporaino beteta.

Artea gustoko duenarentzako leku aproposa. Itzela tamanaz. Sarrera: borondatea.




















Azpian, New York-eko parking kurioso horietako bat. Harrigarria.



Kuriosoa bada ere, hemen apenas ikusten da motorrik errepidean. Bizikletak bai, nahikotxo. Baina motorrak gutxi eta dauden apurretatik portzentai handi bat DUCATIAK. Badirudi bi arrazoigatik dela moto eskasia hori:

1/ NY-en asfaltoa oso irregularra ei da, zuloz betia, motorrean ibiltzea ez oso erosoa, beraz.

2/Ohitura falta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario