MAKINA ZIZTRINAK, KAGONLA!
Atzoko eguna ametsgaizto hutsa! Hara, New York-en, uste dugunaren kontra, ez dago WIFI-dun leku askorik. Starbush kateko kafetegitan, Macdonalds-etan, hoteletan eta zenbait parketan, gainontzean deus gutxi. Ordenadore barik ez gara ezer redios! Up Igor Tellitu! Ba hara nun joan ginen Att-era (hemen lau teleoperadora daude: Att, T-mobile,Sprint eta Horizon) gure portatilerako pintxo bat erostera. 3 ordu eta putza, konexio iraunkor bat ezin gauzatu. Zergatia? Who Knows? T-mobilera ondoren, no way. Best Buy-ra joan ginen gero (media market moduko makrodenda bat), eta han ere a lot of complications! Azkenean, 4 ordu eta gero, lortu dugu konexio finkoa. Ez duzue imaginatzen zeinen frustantea den New Yorken egon eta lau ordu konexio triste baten peskizan ematea denda baten!
Gainontzean, BEST BUY-ko langileak (Mattew eta Malone) pazientziaz betetako artista hutsak. Lau ordu luze ibili ziren jo eta fuego 100 dolarretako pintxo arraio bat konektatu guran. Haiei reberentziak eginez irten ginen dendatik, noski. BEST BUY rules!
Argazkian dendako lau langile (tartean Mattew eta Malone) gure pc txiki honi autopsia egiten. Bejondeiela!
Lanek irauten zuten bitartean, zigarrotxo bat erretzera ateratzen ginen txandaka. Harrigarria da benetan zer nolako kamioiak ikusten diren Manhattan zentro-zentroan. Kamioi, trailer, bizikleta... eta patineteak nahastuta.
THE PROPINS.
Propinen asuntoakin nahastutak segitzen dogu.
Badakizue, behar denean nahikoa utzi ez dugunaren sentsazioaz, eta merezi ez duenari, berriz, lartxo eman diogula ezin burutik kenduz. (Jne Miren: Andoni ondo ezagutzen duzuenok badakizue bere "ppropinen borroka" aspaldikoa dela. Tomaaaaa! Propinen herrialdera iritsi gara... eta eskarmentu ona hartu behar dugu biok ere).
Fakturan datorren Tax-en doblea ematen da hemen normalean (%15-20). Askotan absurdoa suertatzen da. Izan ere, hainbat lekutan inork ez zaitu zerbizatzen, zuk zeuk hartzen duzu barran eskaria eta hala eta guztiz ere saria emon behar? Um... Zenbaitzuek diote propina sistemak (zerbitzu egokia ematen dizunari %20 uztea eta besteei %10) grina bultzatu eta luzarora zerbitzu hobeago bat dakarrela. Baliteke. Baina kontua da erabat instituzionalizatzen denean perbertsoa bihurtzen dela. Redios! Inork ez dio ematen propina gasolindegiko langileari bere lana behar bezala egitearren!
No hay comentarios:
Publicar un comentario