Vistas de página en total

2011-09-23

Irailak 23 - Harlem, gure auzoa

NEIGHTBOURHOOD





Tremendoko biharamunaz jaikita (hemen eta han ajea beti aje), auzoan gelditzea erabaki dugu gaurkoan.

Manhattan barrenean dagoen arren, HARLEM-k suburbio erraldoi itxura du. Bizilagun beltzak dira hemen nagusi (%98), baina egia esan, ez diote txuriei modu espezialean begiratzen (guk ez dugu inolako errezelorik sumatu, behinik behin).

Ez da HARLEM klase ertaineko (etxe-jardin-auto) auzo horietakoa. Aitzitik, pobre samarra da, baina bertako bizilagunek badute halako duintasun eta auzo-harrotasun berezi bat.

APOLLO antzoki mitikoa argazkian.


Eliza ugari daude eta atsegina da jendea orohar. Argazkitan agertzea ez zaie, ordea, askorik gustatzen. Atzo emakume talde batek sekulako pitotea montatu zigun argazki bat atera nahi genielako. Ulergarria, hainbat turista zoo-ra baletoz bezala datoz hona.







Katagorriz betetako parke eder handi bat dago Harlem iparraldean (FORT TRION PARK). Ikusgarria erabat. Manhattanen lau bat parke handi daude (CENTRAL PARK nagusiena), eta plazerra da beraietan pasiatzea. Iruditan, Jone Cesar txakur hezitzailearena egiten katagorriekin. 




Garraioa da hemen merkea. 29 dolarrengatik aste osorako txartela eros dezakezu. Txartel horrek autobus zein metroa erabiltzeko aukera ematen du. Autobus zein metroa gau osoan zehar daude martxan.





1 comentario: