Downtown-a utzi eta Harlem-era goaz. Hau nagikeria. Argazkikoa, gure Manhantango hotela. Itxura ederra duen arren pentsio arrunt bat baino ez da (hemengo gehienak bezala), hori bai, ezinobe kokatua. Txundigarria da zein garestiak diren hemen hotelak. Ziztrinak dira erabat, eta hala eta guztiz ere ez dago Manhatanen 200 dolarretik behera kostatzen den hotelik. Ce la vie!
Propinekin ere gure gerla partikularra daramagu. Ehuneko 10, 15 edo 20 pagatzen da normalean (fakturan sartuta ez badago, behintzat), eta sarri, ba zera, arazoak sortzen dira. Atzo taberna baten antza diru nahikoa utzi ez, eta tabernariak lurrera bota zigun txanpona, Motherfucker!!!. En fin. Zerbitzu on bat eskertzeko saria behar zuena obligazioa da hemen. Absurdoa.
Iñigo Estankona eta Gaizka Bizkarra (Kisses folks!) irrikan daude Harlemen ikusiko dugunaz... baina, lagunak, horretarako itxoin egin behar!
Gaur Mikel Urmenetarekin elkartzekoak gara so its gona be a hard day.
Patxuk danori!
No hay comentarios:
Publicar un comentario