Vistas de página en total

2011-09-28

Irailak 29 - BIDAI EGUNA

Bi aste eta gero utzi dugu New York.



Irudian, gure apartamentuaren jabea, Angie Ortega. 




Autobusez etorri gara Washingtona (4 ordu) eta alberge batean ostatu hartu (10 laguneko logela, koka-lekua ezinobea). Prezioak: lo egitea 45 dolar pertsonako 10 lagunentzako logelan. Birena, 90 beraz, 80-en euro. Harrapatu katua! EEBB-etan ostatuen prezioa astakeria hutsa da! 



Ixurretako Joseluk esango lukeen eran, fastuoso eta tope gama! Lehenengo inpresioak: oasi batera heldu garenaren sentsazioa daukagu. New York-eko anabasa zaratatsuaren aldean, Washingtonek oso hiri lasaia dirudi. Kale zabalak eta pake erabatekoa. Nolabait esatearren, Gasteiz erraldoi baten itxura du honek lehengo bistadizoan: hiri administratibo bat, hain zuzen.



.....eta JALEO-ra joan gara afaltzera. Ezaguna da jatetxea, tapak ematen dituzte, ondo jaten da eta nahiko merkea da.







Izugarrizko euri zaparrada bota du afalorduan...eta korrika etxera!!!





Washingtona bidean (busez ia 5 ordu), New Yorki buruzko lau iruzkin azkar:
-Hiri handi eta zaratatsua da, baina manejablea. Oinetakoak gastatzen dira hemen asko.
-Alojamendua izugarri garestia da. Ekonomikoena, apartamentu bat alokatzea. Jana eta transportea, berriz, nahiko merkeak dira (nahiz eta propinek guztia garestitzen duten).
-Parranda oso garestia da. Ondo aukeratu behar da noiz eta nola urten festan.
-Danetik egongo den arren, hiria erabat segurua iruditu zaigu. Bai egunez, bai gauez.
-Bakoitza berera doan arren, jendea atsegina da eta beti dago laguntzeko prest. 
-Erretzearena, gaizki. Ez parke ez inon ezin da erre. Soilik kalean.
-Denda ugari dagoen arren, jandeak nahiko narrats eta eroso jazten du. Beraz ez lartxo arduratu maletan sartu beharrekoaz...


Hortik aurrera, ibili ibili ta ibili, ikusi eta gozau!

No hay comentarios:

Publicar un comentario