Vistas de página en total

2011-09-20

Irailak 20 - It´s rainning men....

  It is not country for smokers!

Jesusen ama! New Yorken erretzaileak jai du. Ezin da erre ez parke publikotan, ez tabernatako terrazatan, ez inon. Espaloian baino ezin dugu erre hemen, kale hutsean. Ai, ai, ai... Zer emango genuken gu biok kafe edo zerbeza bat zigarroarekin batera edatearren! 

Money, money
Kutxa automatikoena  kuriosoa da. Nonnahi daude. Taberna eta denda askotan, eta, harrigarriagoa dena, baita zenbait etxe-ataritan ere (portaletan, alegia). Badu bere logika, bestalde. Leku guzti-guztietan lehenengo ordaindu egiten da eta gero kontsumitu (dela kafea, dela janaria).   

Shopping



New York azokaz josia dago. Denetariko dendak eta denetariko azoka plazak. Liburudenda itzelak (hau enbidia!), elektronika zein altzairu makrodendak, markako arropa denda dotoreak... eta tartean, baita bigarren eskuko liburuen azoka ikusgarriak (dolar 1 eta 2 artean balio dute eta denetariko liburuak aurki daitezke), edo fruitu eta barazki ekologikoen kale azoka liluragarriak.





Eat and drink
Honantz datozenentzat, hona hemen bisitatu ditugun zenbait leku interesgarri, guztiak ere TXARLI ARGUIÑANOK gomendatutako lekuak dira (Thanks, LONEGAN!): MOMOFUKU izeneko jatetxea lehenik. Merkea eta izugarri ona. Mokadu espezial eta zoragarriak jan daitezke bertan. 



Steamed Pork Buns: lurrun labean (baporean) egindako txerriki mokadua. Izugarri ona!!!! Hona etorri garenetik jan dugun mokadu goxoena. Ez da egunero jatekoa izango... txerri haragiak daukan "grasa" zuria ikusi besterik ez dago, baina... ederra benetan.







Fried Duck Dumplings: ahate haragi xehatua masatan bildua eta frijitua. Ona!




KATZ´S ere erabat jatetxe gomendagarria da. Mitikoa da New Yorken. Bertako paretatako argazkiak ikusgarriak dira: iparrameriketako aktore, presidente de kantari guztiak pasa dira bertotik! Pastramia da bertoko ezpezialitatea. Houston Street-en dago eta derrigorrez bisitatu beharreko lekua da.




Pastrami: labean erretako haragia... oso ona. Ikusgarria da nola xerratzen duten segundu batean. Laban zorrotzan manejatzen dituzte sukaldariek. 





East Houston Street oso kale interesgarria da. Taberna eta jatetxe ugari daude bertan, giroa aparta da eta musika taldeen zuzeneko emanaldiak ikusi eta entzun daitezke hainbat lokaletan. Hauetako bat ARLENES GROCERY da, East Houston Street eta Ludlow Street artean dago eta egunero egunero arratsalde zein gauez zuzeneko musika taldeek jotzen dute bertan. Denetarikoak. Zerbezak 3 dolar balio du. Azpiko bideokoa SIMON SPIRE da, gu izan ginen egunean jotzen zuenetako bat,  badu bi diska kalean eta benetan musikari interesgarria da. 







2 comentarios:

  1. Zer moduz zabiltzate?
    Jatorra al da jendea?
    Zer moduz moldatzen zarete ingelesarekin?
    Zer jan ohi duzue?
    Euskaldunen batekin edo elkartu al zarete?
    GEZURRA DIRUDI, GU HEMEN IKASTOLAN, ETA ZUEK OPOORRETAAN ! Hau ze suertes!
    aaah, aitita eta amamaren partez, ondo pasa eta muxu asko!
    ONDO PASA!

    ResponderEliminar
  2. Ondo gabiltz. Kantzautek baina ondo. Badakizu wapa holako hiri erraldoi batek izugarri nekatzen du, beti gora eta behera... Ingelesaz ba tira, tirando. Batzuetan zizipozoka baina ulertzeko modun. Jateko arazorik ez. Hemen milaka jatetxe dago, nahi duzuna jan dezakezu nahi duzun ordutan. Ondo beraz. Laster Washintone-era goaz. Ea han nola moldatzen garen. Patxuak guztioi!

    ResponderEliminar