Vistas de página en total

2011-12-09

Abenduak 10 - ENTRE COPAS


Sonoma eta Napa bailaratan izan gara gaur, eskurtsioan. Sonoma eta Napan ekoizten da Californiako ardorik gehientsuena. Nolabait esateko, hemengo "Errioxa" da.





Askok ikusia izango duzue "Entre copas" filma. Pelikula ederra da, bi lagunek ardo lurraldeotan egindako bidaia kontatzen du. Ba hara, kuriositate bat, badirudi hemengo ardogileak oso haserre daudela pelikula horren egileekin. Antza denez, pelikulan ez dute oso ondo jartzen MERLOT mahats barietateaz egindako ardoa. Hemen, berriz, pelikula egin zen garaian MERLOT omen zen mahatsik erabiliena. Eta kontua da ardogile askok beste mahats barietate batzuk landatu behar izan zituztela jendeak pelikula ikusi eta gero uko egiten ziolako Merlota edateari. Erositako prezio berean saltzen dizuegu guk historia, baina egia bada, a ze indar eta eragina duen HOLLYWOOD-ek, aizue!

Hemen ere larrosak mahastietan, filoxera edo antzeko gaitzik gerturatzen bada... garaiz neurriak hartzeko!
WINERY
3 upategi bisitatu ditugu 14 lagunez osatutako taldeak: ROBLEDO, LARSON FAMILY WINERY eta CLINE. 3-rak ere nahikoa txikiak eta umilak. Ez pentsa gero hemengo upategiak Errioxakoak modukoak direnik... inolaz ere ez. Hemen oso txikiak dira, familiarrak iaia...

ROBLEDO












Edozelan ere, bolumen orokorrari dagokionez ardo gehien kontsumitzen duen herrialdea USA da...  "Per cápita", ostera, 18.ena.

Produkziori dagokionez, ITALIA (%18), FRANTZIA (%17), ESPAÑA (%12), USA (%8),CHINA (%6). Beraz kontu EEBB eta Chinarekin sendo ari dira eta ardogintzan.

Eskurtsioa bera, kurioso eta interesantea. Jende jator eta animatua egokitu zaigu inguruan, eta gainera, badakizue ardoak mutua ere hizketan jartzen duela...




SONOMA HERRIA
Californiako estatua herri honetan eratu zen 1846-an Mexikarrrei agintea kendu eta gero. Atzo erakutsi genizuen bandera, "Bear flag", da estatuaren ikurra. Herri txiki turistikoa da. Ardoaren munduari emana erabat.








SANTACON
"EL SANTACON ES UNA CELEBRACIÓN ANUAL DE SANTA CLAUS QUE SE INICIÓ EN LOS 90 EN LOS QUE MILES DE ATREVIDOS, OSADOS E INTRÉPIDOS SE VISTEN COMO SANTA CLAUS Y COMETEN ACTOS INMORALES DE LIBERTINAJE DESENFRENADO POR LOS BARES Y CALLES DE LA CIUDAD..."
Gaurko egunkaritik ateratako iruzkina da goikoa. Bihar da Santacon. Eta gainera aurtengoan Guiness errekorra hautsi nahi dute: biluzik (soilik papa noelen txanoa buruan) inoiz batu den jende kantitate gehiena bildu nahi dute... AYAYAYAYAY...! 








No hay comentarios:

Publicar un comentario