Vistas de página en total

2011-12-07

Abenduak 08 - MALDAN GORA ETA BEHERA

HEGAN EGITEA LEZ
Maldatsua da San Frantzisko. Oinez ibiltzeko oso hiri dibertitua. Metafora astakirten bat erabiliz gero zera esango genuke: hegan ibiltzea bezalako zerbait dela. 

Bazoaz maldan gora zerua begibistan daukazula eta puntara heltzean... katapum! Hiri osoa parez pare! Sentsazio harrigarria da.




FILMORE
Beltzak dira gehiengoa auzo honetan. Bertan dago THE FILMORE areto ezagun eta historikoa. METALLICAK, 30 urte betetzen dituela ta, lau kontzertu emango ditu  hemen jarraian. 
Joan den astean eman zuten lehena eta gaur zuten bigarrena. Atzotik jendea ilaran aretoaren sarreran lekua hartzeko...




THE FILMORE Durangoko KAFE ANTZOKIAren modukoa da. Mila eta ehun pertsona sartzen dira. Metallicak beraien fan clubekoen artean banatu ditu soilik sarrerak, 6 eurotan. Interneten, berriz, 6.000 eta 10.000 dolar artean ordaintzen dira. Harrapatu katua! Ezagutu ditugu Guatemala eta Argentinatik espresuki kontzertuetara etorritako lagunak. 



HAIGHT
San Frantziskoko auzo oso interesgarri bat. Denda bereziak eta kafetegi koloretsu eta hippyak daude bertan.



  

Argazkietakoa, Cafe international da. Ederra.






Bertako produktu eta komertzioetan kontsumitzeko aldarria edonon...


Harrigarria da San Frantsizkoko sabaia zein kableatuta dagoen. Asko tranbia eta autobus elektrikoenak dira, baina lurrikaren arriskuarengatik elektrizitate kableak airetik doaz nonbait...



THAI
Sukalde thailandesera zaletu gara azken aldi honetan, hara. Gustua hartu diogula...



Argazkian kontrakoa badirudi ere... Andonik izugarri disfrutatzen du ozpinetan dauden piper beroekin!
Piper hauek eta atzeko saltsa gorria!!! Andonik jakiak berak baino gustukoago dituela esango nuke.



POSTEAK BILUZIK
Kaleko posteak dira hemen iragarkiak pausatzeko leku erabiliena. Hutsik, biluzik daudenean, hau da erakusten duten azala...


AMOEBA
Los angelesen badago eta hemen ere bai. Kristolako musika denda da. Pega bakarra, ez dagoela gurean aurkitu ezin daitekeen ezer eta prezioak ere igualtsuak direla... Vinilotan aldea, akaso. Edozelan ere, sekulako musika denda, orduak pasa daitezke bertako korridoretan.






GABONAK
Gabonei gurean baino garrantzi gutxixeago ematen diote hemen. Denda eta zenbait edifizio ofizialen atariak apaintzen dituzte baina gainontzean deus gutxi. Hala hobe. Badago, dena den, gabonak direla gogoarazten duen arbol argitsuren bat tarteka...



Hara, kamioia tranbiari bultzaka...



SHOCK
San Frantziskoko Occupyen kanpamentua hustu dute indarrez poliziek gaur gauean. Bertaratu, eta hara, harrigarria: zientoka polizia zaldiz, motorrez, antidisturbioak, helikopteroak, inguruetako kale guztiak itxita... eta 300-en bat aktibista, aizue, ez gehiago! Hamar polizia gutxienik bai aktibista bakoitzeko! Batzuetan ematen du Naomi Cleinek bere "Estado de shock" liburuan salatzen duen egoera muturrera eraman nahi dutela agintariek! Hau da, hiritarra beti mehatxupean eduki nahi dutela, beldurrez eta uzkurtuta, hortik neurrigabeko despliege guzti hauek! Jeeeeesus! Horko sirena eta eskandalua! Atzo eta gaur artean 80 lagun atxilotu dituzte. Bihar izango dute segida protestek eta kanpamentua berriz eraikitzeko ahaleginek...





  

No hay comentarios:

Publicar un comentario