Vistas de página en total

2011-12-05

Abenduak 06 - SAUSALITO

Gauza ederra da eguraldi ona, gero! Ez dago eguzki brintzek ematen duten bizipoza bezalakorik eguna behar moduan hasteko...




Sausalito San Frantziskotik ordu erdi eskasera dago ferryan. Bizikletan ere egin daiteke joan etorria, eta oso ibilbide ederra omen da, baina alfertuta gabiltzala, aizue... Ta gainera kuloterik ez...





Edozelan ere San Frantziskoko badia ontzian zeharkatzeak ere badu bere zera... 
Sausalito bera California kostaldeko herriño tipikoa da. Aberats asko bizi omen da bertan, eta egia esan, portuko itsasontziei erreparatuz gero halaxe dela dirudi. 





Gainontzean, ezer gutxi. Herrixka lasai, zozo eta anodino horietako bat. Itsas ertzean eguzkipean pasiatzeko aproposa, hori bai.













GALILEE HARBOUR COMUNITY
"Democratic self-governing comunity" izendatzen dute beraien auzoa hemengoek. Sausalitoko portuan bertan bizi direnen komunitatea da. Oso ontzi kuriosotan bizi dira. 




38 "etxebizitzaz" osatutako auzoa da. Etxe-untziak denetarikoak, zenbaitzuk ederrak eta beste hainbat zabar xamarrak. Komunitate interesantea, dena den.










TIPS
Propina kontuekin hasi gara berriz ere borrokan... Zaila da propina sistema absurdo honi neurria hartzea. Tira, neurria azkar hartzen zaio baina hain da ulertezina... (gustura jaten dugunean sikiera...).




SKATERS
San Frantziskoko kaleak Skaterrez josiak daude. Harrigarria da ze abilidadea duten askok patinetean. Piruetak egiteko edozein bazter baliatzen dute. Artista hutsak, gero!   


LIVE MUSIC
Taberna askotan bezala, albergean ere zuzeneko musika dago igande eta ostegun gauetan. Ez zitzaigun halakorik beste inon tokatu. Txalogarria da ekimena. Dena den, zuzeneko musika bai, musikaren maila berriz... 



No hay comentarios:

Publicar un comentario