MANIFA
Occupy mugimenduak antolatutako "desalojoen" aurkako manifan izan gara gaur. Ederra. Bi mila bat petsona hain eguneroko bihurtzen ari diren etxe-"desalojoen" aurka.
Gurean bezala, hemen ere etxebizitzak bankuen esku. Eta gurean bezala, hemen ere banketxeak lotsagabe jokatzen eta sudur puntan jartzen zaiena egiten...
Manifa koloretsu, indartsu eta animatua! Badabil zerbait sortzen... ziraragarria da zerbait horren parte izatea... aurrera bolie!
Mundiala ari dira prestatzen abenduak 12-rako. Pena orduan gu hemen ez egotea. West Coast osoko portuak geldiarazi nahi dituzte egun horretan... Vancouver,Seattle, Portland, San Frantzisko, Oakland, Los Angeles, eta San diegoko portuak ixtea lortzen baldin badute...Tremendoa izango da!
AZOKA
Goizean Ferry Building-eko larunbateroko azokan izan gara. Harrigarria da hemen auzo-bizitza sustatu eta errekuperatzeko egiten ari diren lana. Ez dezagun gure herri-auzo bizitza galdu, arren...
Oso azoka potentea. Denetarik... denen poltsikorako. SUPPORT FARMERS MARKET!
TABERNAK
Auzo ederrean bizi gara: little Italy eta Chinatown tartean. Taberna ugari eta kristolako giroa. Happy hour-a alde guztietan dauzkagu eta taberna askotan zuzeneko taldeak ere badaude. Ez dugu inoiz hemendik aldegin nahi!!!!!
Bihar Euskal etxera arrimatzeko asmoa daukagu. Euskararaen eguna bihar ospatzen dute hemen, beraz... Durangoko azoka-miña apurtxubet leuntzeko edo balioko digu sikiera...
Tabernaz ari garela, hiru konstante:
1/ Diru kutxa dago guztietan.
2/Kanpotik jatekoa ekarri daiteke tabernatara (pizza, bokatak...)
3/Argazkiak ateratzeko makina dago taberna askotan... kuriosoa... Ez dakigu zertarako demonio diren. orain, zin dagigu itzuli baino lehen jakingo dugula... GABON!
No hay comentarios:
Publicar un comentario