Vistas de página en total

2011-12-07

Abenduak 07 - CASTRO


CITY HALL
Castrora bidean, hiriko udaletxea. Udaletxe izugarria, bistan denez. Gringoek guztia egiten dute handi eta ikusgarri.


Poliziarekin ere egin dugu topo lehenxeago. Whisky botella agerian eta ezkutatu gabe zeraman gizonezko bat atzeman dute. Kristolako multa, we supose. Deigarri eta bitxia suertatzen da maiz gizarte hau. Izkina hontan bi poliziatzar daude gizarajo bati multa jartzen eta ondoko kantoian beste gizagaixo bat dago lurrean botata zaborra balitz bezala...

DOLORES PARK




AUTO BODY SHOP
Marketin faltagatik ez dadila izan behintzat...



REFILL POLITIKA
Hemengo kafetegitan zeure edalontzia eramanez gero merkeago kobratzen dizute kafea. Gurean jaietako txosnatan erabiltzen duten moduko sistema da. Edukiontziak gutxitzeko modu eragingarri bat...


CASTRO
Castro da, akaso, San Frantziskoko auzorik enblematikoena. Homosexual eta lesbianen urte guztiotako borrokaren testigu izan da eta da, oraindik ere, auzoa. 
Auzo bizi eta animatua da. Taberna, kafetegi eta denda piloa dago, eta bazterretan, berriz, guztia da kolore eta algara. 













Kasualitatez GUS VAN SANT-en HARVEY MILK film ziraragarria berrikusi genuen atzo albergeko gelan pelikulak ikusteko aukera daukagula aprobetxatuta. Castro auzoan dago kokatua filma eta filmean kontatzen den historioa. Historio erreala, bestalde. Harvey Milk, homosexualen eskubideen aldeko aktibistaren historia kontatzen du. Hil egin zuten Milk. Badu berari eskainitako plaza bat Castron. Filma, bide batez, ederra da. 







Josu Garmendiarekin batera arratsalde-pasa ederra izan dugu Castron.

HARVEY MILK-etik LARRY FLINT-era
Larry Flint-en HUSTLER Striptease club-ean amaitu dugu gaua. Antro kuriosoa da: neskak dantzan etb... badakizue, filmetan bezala. Gu ere ez garenean hasi barra metalikoan irristaka...




No hay comentarios:

Publicar un comentario