CALIFORNIA REPUBLIC
Eraikin ofizial askotan dago argazkiko bandera. Kuriosoa iruditu zaigu, zertxobait alternatiboa ere bada eta...
POESIA SALGAI
Eskulanen merkatu batean izan gara goizeko lehen orduan. Hor arte deus berririk ez. Baina hara non aurkitu dugun dolar baten truke poesia egiten dizun idazlea. Instantean eta espreski norberarendako, aizue. Holakorik...
HALEY VALEY
Badaude San Frantziskon, ohiko eta betidanikoez gain, tarteka boladan jartzen diren auzoak. Haley Valey horietako bat da. Oso denbora gutxian ospea hartu du eta orain oso "in" omen dago.
Kontua da bat-batean dozena erdi denda edo jatetxe irekitzen direla eta jendeak harantz jotzen duela, auzoa guztien ahotan ipiniz.
Auzo polita da Haley Valey. Oso europarra, nolabait esatearren. Kafetegi eta denda chick horietakoz josia. Kafetegiak aipatzen ditugu behin eta berriz, baina hala da, kafetegi asko dago San frantziskon. Zenbait auzok Parisko kaleak dirudite, zentzu horretan.
PATXI´S CHICAGO PIZZA
Patxi Azpiroz euskalduna da pizzeria kate honen jabea. 7 Pizzeria ditu BAY-AREA inguruan (San frantzisko eta bere badia). Sekulako arrakasta du hemen.
YOUR FIRTS DAY...
Gaur da bizitzeko gelditzen zaizkizun egunetan lehena. Harrapazak txiribiton, eutsiok horri!
THE PAINTED LADYES
Horrela deitzen zaie kolorez pintatutako etxebizitza victorianoei. New Orleans, Baltimore eta beste hainbat hiritan daude. Eta baita, noski, San Frantziskon ere.
The Painted Ladyes, "Con 8 basta" telesailagatik ere badira ezagunak. Gogoratzen aspaldiko telesail hori? Ba hasierako kreditotan azaltzen omen ziren pintatutako damak. 70-en bat filmetan atera omen dituzte etxebizitzon irudiak...
OCCUPY CAPUT
Atzo jarri genituen argazkiak sakelekoarekin ateratakoak dira. Gaueko 10-ak aldera polizak plazatik alde egin eta berriro eraiki zuten Occupy kanpamendua. 70 aktibista atxilotu zituzten atzo. Gaur goizeko 8-etan hustu dute berriz. Oraingoz polizien eta aktibisten arteko partida bat eta zero. Atsedenaldia orain...
No hay comentarios:
Publicar un comentario