Vistas de página en total

2011-12-12

Abenduak 12 - THAT´S ALL FOLKS!

Bukatu da, bukatu da, bukatu da, akabo... Honenbestez kitto, lagunak. Gure bidaia iritsi da bukaerara. Mila esker bidaide izan zaituztegunoi, plazerra izan da gure peripeziak zuekin partekatzea! Blog hau hor geldituko da, sarean, guk egindako bidaiaren testigu.
Beraz, nonork tarteka EEBB-etako hiriren batera bisita egin nahi badu, badu nora jo (gure begiz bisitatzea zilegi bada, behintzat).
Gure partetik ezer gehiagorik ez. Hara, prestatu dugu 5 minutuko bideotxo bat Itoizen musika eta argazkiekin eta 3 orduko lanaren ondoren gripatu egin zaigu ordenadorea, mekaguen san pito pato! En fin. Esandakoa, mila esker hor egoteagatik, guk bezainbeste gozatuko zenutelakoan... patxuk danoi!

Hurrengoarte! Osasuna!
Andoni eta Jone Miren. 




Hara, hemen bideoa. Azkenean a trankas & barrankas lortu dugu eta...


2011-12-10

Abenduak 11 - SANTACON!


CAFE TRIESTE
Egun kutureta samarra gaurkoa... Kafe Triesten gosaldu dugu beste behin. Gogoratzen? Hemen idatzi zuen Coppolak "El padrino"...


THE BEAT MUSEUM
Jack Kerouac, Neal Cassady, Allen Gisberberg eta William Borroughs-ek gidatutako idazle taldeari (bazeuden beste batzuk ere) deitzen diote BEAT BELAUNALDIA.
Mugimendu edo belaunaldi horri eskeinitako museoan izan gera. Ederra.




Kerouac-en "En el camino" liburua gustokoa dutenentzat aproposa. Oso museo polita sortu dute kuadrilla honen argazki, esku-izkribu etabarrekin. 
Coppolak datorren urtean estreinatuko den filme bat ekoiztu du Kerouac-en "En el camino" aintzat hartuta. "Diarios de motocliceta" zuzendu zuen zuzendari berak zuzendu du filma eta oso interesantea omen da.










SANTACON 
Tremendoa aizue. Hango Santamas edo San Fermin moduko festa zoro eta izugarri bat... Milaka eta milaka pertsona Papa Noelez jantzita kalean gora eta behera eta tabernaz taberna.

Goizean bakarka eta banaka batzu...







Eguerditik aurrera denak elkartu dira!!!



Santa Claus artean.... Real Madrid 1 - Barça 3 (zuzenean, Fabregas-en golaaaaa!)





















Ilunabarrerako gu ere animatu gara, jua, jua, jua...







MOZKORTU BAINO LEHEN... ÑANPAZANPA!
Osteria Italia jatetxean inoiz jan dugun pizzarik finena ateratzen dute. Sinplea, hori bai. Tabernaz tabernako errondari berriz ekiteko gasolina behar konpais...



Sekula jan dudan Tiramisu onena!!! (Jatetxe italiar honetan bitan jan dugu... eta bietan, estrainekoz, postrea!!!)
Arratsaldeko lehen orduetarako mozkorkeria orokorra eta monumentala. Giro ezinobea, edozelan ere. 
Kurisosoa da baina 90. hamarkadan sortutako jai erdi pagano erdi katxondo horietako bat da hau. Arrasateko Maritxu Kajoi moduan, hemen ere kuadrillaren bati okurritu zitzaion papa noelez jantzita indioarena egitea eta harrez gero... ba hara... jarana mundiala!

Eta ezkerreko tipoa?.... oinetako onak jantzi ditu eta ez du gaueko freskuraren zipitzik ere sentitzen! Jua, jua, jua



Jakin dugu zergatik dauden tabernatan fotoimatoiak (askotan daude): txoroarena egiteko. Sekulako harrakasta daukate...



FIREFIGHTERS
Atzo suhiltzaileen erakustaldi kuriosoa izan genuen kalean. Pasiatzen gindoazela han non agertzen zaizkigun bi kamioi eta beste hainbat kotxe sirena eta argiak topera dituztela. Eraikin handi batean aurrean aparkatu, eta horra non sartzen diren raskazieloaren atarian bi dozena suhiltzaile aizkora eta mangerak eskuan dituztela. Eraikineko alarma joka baina ala eta guztiz ere jendea edifizioan sartu-urtenean lasai lasai. Barrura begiratu eta hara, suhiltzaileak, tartean ere aizkora eskuan, jendeari igogailuan lekua uzten... harrigarria...





OCCUPYAK
Tregua moduko bat hitzartu dute occupyek. Asteleheneko mugida erraldoirako prestatzen ari dira (kostaldeko portu guztiak out) eta ez dute nahi poliziarekin tirabiratan alferrikako indarrik gastatzerik. Ondo pentsatua. Bide batez, mundiala izango da EEBB-etan astelehenekoa. Boston-go langileak ere batu dira grebara. San diegon hasi eta Canada bitarteko portu guztiak geldiarazi nahi dituzte. Ekialdeko kostaldeko hainbat hiri ere batu dira protesta egunera. Eguneko gorabeherak segi nahi badituzue jo occupyoakland-en twuiter eta facebook-en kontuetara edo zuzenean web orrialdera: www.occupyoakland.org