Vistas de página en total

2011-12-02

Abenduak 3 -ALCATRAZ






ALCATRAZ
Izugarria da Alcatraz kartzela mitikoa bisitatzea. Izugarria bere zentzurik zabalenean: hunkituta eta gaizkituta uzten zaitu.
San Frantziskoko badiatik 2 kilometro eskasera dago kartzela, eta bisitak antolatzen dituzte. Oso ondo antolatutako bisitak, dena esate aldera.







Ikaragarria da, bai, bertan ikusten baita argi lehen eta oraingo kartzelen humanitate eza. 





Ziega estuak, itogarriak. Aislamentuko ziegak, berriz, erabat ilunak, klaustrofobikoak, mortalak. Kamioietan garraiatzen dituzten oiloak baino okerrago tratatzen zituzten/dituzte kartzelatan presoak.




Bisitak ukituta uzten zaitu, ez da oso gomendagarria kartzelako errealitatea gertutik bizi dutenentzat. Badu gauza bat ona hala ere, bere gordinean erakusten duela errealitate krudel hori. Hemen ikusten da garbi zein eraginkontarsun eskasa duen ZIGORRAK (sistema punitiboak), gaizkilearen jokaera zuzentzeko orduan. Zifrak hor daude (ikus Salhaketa-ren datuak), zigorrean oinarritutako bidea (ojo por ojo), antzua eta inhumanoa da erabat. 





Tira, guztiok ikusia izango duzue EASTWOOD-en LA FUGA DE ALCATRAZ filma. Ba, hara, gertakizun guztiz erreala da. Alcatrazek martxan iraun zuen 29 urtetan 36 presok egin zituzten ihesteko saiakerak. Ihesaldi bakarra suertatu zen arrakastatsua, filmeko hori. Eta filmean ikusten den bezala burutu zen. 3 presok egin zuten alde presondigitik ziegan kutxara batekin zuloa eginda. Inoiz ez zituzten iheslariak aurkitu baina teoria zuhurrenak badiako ur hotzetan ito zirela dio. Nork jakin. Orduan bezala daude ziegak eta baita kartzeleroak engainatzeko erabilitako gezurretazko buruak ere. Harrigarria.




Zenbait datu:
29 urte horietan, 1576 preso pasa ziren Alcatraz-tik. 8 presoen arteko liskarretan hil ziren. 5 suizidatu. 50 hil ziren arrazoi "naturalengatik". 



GREEN TORTOISE
Chinatown-dik gertu dugu albergea. Bertan bazkaldu dugu Alcatraztik bueltan. Interesantea da San Frantziskoko Chinatown auzoa: handia, bizia eta zaratatsua. 
Hemen txinatarren denborapasarik gustokoena: ajedrez moduko bat. Kuriosoa da zeren jende mordoa biltzen da jokalarien inguruan jokoaren gorabeherei segika.









Green Tortoise du izena albergeak eta oso ondo dago. Astean hirutan afaria doan ematen zaie bertan ostatu hartzen daudenei. Garagardoa ere doan da beste bi egunetan... Eta hara nola diren gauzak, gaur sukaldariarentzako pintxe lanak egitea egokitu zaigu. Auzolan bodondatezkoa, kontu. Ziento bat piper, berakatz, azenario, eta kalabazon txikitu behar izan ditugu gero! Dibertigarria. Eta a ze tropa gero afaltzera, aizue!












STRIPTEASE
Albergea dagoen kalea Striptease lokalez josia dago. Oso kale bizi, dinamiko eta martxosoa da. Gustura gaude auzoan. Akaso itzuli arte mugitu ere ez!



CAFE VESUVIO
Oso taberna ezaguna San Frantziskon. Kerouak, Gisberg eta BEAT generazioko idazleak sarri biltzen omen ziren bertan. Merezi du garai bateko argazki eta ohiartzunen artean garagardo bat edateak.






No hay comentarios:

Publicar un comentario