Vistas de página en total

2011-12-04

Abenduak 05 - HIRI BAT, DOZENAKA KULTURA.


MISSION
Mission San Frantziskoko auzo latinoa da. Aurrekoan ere gustatu zitzaigunez, eguna pasatu dugu bertan.




 



 





Mural erreibindikatibo asko daude Missioneko kaleetan. Garai batean nahiko auzo arriskutsu eta kaxkarra zen. Hobetoxeago dago orain, nahiz eta oraindik ere zenbait kaletan kontuz ibili beharra dagoen.







Auzo oso interesgarria da. Zenbait kalek LA HABANA zaharra gogoarazten dute. Auzo oso bizia da. Arte galeria eta kafetegi zein denda berezi asko daude bertan, batez ere, VALENTZIA ETA MISSION kaleetan.









Gora eta behera dabilen jendetzaren artean lurrean botatako asko eta asko ere badaude Missionen. Tira, egia esan, alde guztietan. Zaila da errealitate horretara ohitzea. Harrigarria da: munduko naziorik aberatsenak ze pobrezia handia ezkutatzen duen bere tripatan... Zenbait daturen arabera 8.700 homeless edo etxegabeko daude San Frantziskon. Askoz gehiago ere izan daitezke, zaila baita ganorazko zentso bat egitea. Kontua, gainera, zera da: San Frantzisko dela homeless-ak bergizarteratzeko diru gehien erabiltzen duen hirietako bat. EEBB-etan ia miloi bat etxegabeko dagoela kalkulatzen da. Tarteka kalean bizi diren pertsonak dira horiek. Homeless kronikoak, berriz, (beti kalean bizi direnak), 200.000 inguru... Zifra beldurgarriak gero!


Eguneko bazkaria, nola ez... mexikarra.





CHINATOWN
Chinatown mundu aparte bat da. San Frantziskoko komunitate asiatikoa oso handia da, eta Chinatown bera, erraldoia.



 









Plazerra da kaleotan paseatzea. Horko kolore eta usai nahaspila...




LITTLE ITALIA
Kieto parau! Auzo italiarrean sartzera zoaz eta!


Italiar auzoa handiagoa zen lehen. Baina komunitate txinatarrak asko bultzatzen du eta poliki poliki tartea jan dio Little Italiri. Hala eta guztiz ere, espagetiek badute oraindik orain beraien auzoa, eta egia esan, Erroman paseatzea bezalako zerbait da...







 

Hori du ona San Frantziskok. Hiri bakarrean dozenaka kultura eta herrialde daudela errepresentatuta.

TORREAK
San frantziskon etxe luzerik ez dagoela uste da askotan. Ba badaude, aizue. FINALCIAL DISTRIC-en (hor daude banketxe eta aseguru etxeak) izugarriak dira eraikinak.










 

No hay comentarios:

Publicar un comentario