Vistas de página en total

2011-10-02

Urriak 03 - Sweet Home Chicago



INKOMUNIKAZIOA

Garbi dago eskuartean dauzkagun herraminta guzti hauek (sakelekoak, ordenadoreak...) bizitza erraztu digutela. Eraberean, zera iruditze zait: pertsonen arteko komunikazioa indartu beharrean ahuldu egin dutela.
Kalean ez dio inork inori kaso egiten. Danok gaude gure baitan sartuta sakelekoan nabigatuz edo mp3-ekin musika entzuten... Gaitza suertatzen da aparatu bati konektatuta ez dagoen norbait aurkitzea: ez metroan, ez autobus paradan, ez inon. Gainera, gaurko GPS eta abarrekin ez dago inori ezer galdetu beharrik, guztia datorkigu eta berton. Errazegi guztia eskura, iruditzen zait.


Albergean bertan, jendeak alboan duenarekin hitz egin beharrean urrun dagoenarekin hitz egiten du (Txat-Skipe-facebook, twiter), eta hori oso kuriosoa da, horrelako lekuak baliatzen baititu bidaiariak beste herrialde batzuetako jendearekin harremanak egiteko. Demontre!, batzuetan norbaiti zerbaiti galdetu eta badirudi bere intimitatea bortxatzen ari zarela! 
Kontu, ez diot nik asmakizun ederrak ez direnik. La letxe da milaka kilometrotara dagoenarekin bat-bateko komunikazioa edukitzea, eta duda barik, flipantea da internet bezalako tresnek ahalbidetzen duten informazio trasbasea. Bano ez ote gaude urrungoari albokoari baino arreta gehiago eskeintzen? Mnn...







TRENA

Chicagora bidean goaz trenez. 18 orduko ibilbidea da, baina, egia esan, ez Jone ez nik ez dugu inoiz horren tren erosoan bidaiatu. Eta ibiliak gara trenez, bai horixe. Jarlekuak oso espaziotsuak dira eta bada lehio handi-handiko bagoi bat (atsedenerako bagoia edo, miradore antzeko bat). Trena motela da, baina españiako AVE-a baino askozas erosoagoa. Autobusak ere oso ondo daude EEBB-etan.







POLICE SHOP

Harrapazak txiribiton! Poliziarekin lotutako souvenirrak saltzen dituen denda. Ein?





WASHINGTON

Atzera begira, lau aipamen Washingtonen inguruan:
-Hiri lasai eta ikusgarria da. Monumentu eta parkez josia dago, beraz, badago zerikusia.





-Alde batetik bestera ibiltzeko (presarik ez baduzu behintzat), ez dago zertan metro edo autobusa erabili beharrik. Oinez ibiltzeko hiri oso aproposa da. Hemen kaleen izenek alfabetoa segitzen dute (a,b,c... ), New Yorken, berriz, zenbakien arabera daude antolatuta kaleak.



-Merezi du horrenbeste aldiz telebistan ikusitako lekuak (etxe zuria,capitolioa...) bertatik bertara bisitatzeak.





-hi Washington hostelean egon gara gu. Badaude beste alberge batzuk, baina hau, benetan, oso leku egokian kokatua dago.

-Iturri asko dago Washingtonen. Ez dago, beste hainbat lekutan bezala, ura karreatzen ibili beharrik. Museo eta parke guztietan daude ura eta komunak. Hauek, por tzierto, oso garbiak daude beti, eta behar den guztiarekin hornituak.   
























No hay comentarios:

Publicar un comentario